lunes, 15 de octubre de 2012

ARGAZKI LEHIAKETA-OINARRIAK


NIRE AUZOKO EMAKUMEAK”
donostiako emakumeen etxeko I.en argazki lehiaketa


OINARRIAK
1. PARTE HARTZAILEAK
Donostiako Emakumeen Etxeak antolatzen duen I.en argazki lehiaketan euskal herrian bizi den 16 urtetik gorako edozein emakumek parte hartu ahal izango du.


2. GAIA
I.en edizio honen gai nagusia “Nire auzoko/herriko emakumeak” izango da. Aurkezten diren argazkiek gai hau erreflejatu edo eragin beharko dute.


3. TEKNIKA ETA FORMATUA
  • Edozein teknika erabili ahalko da, baina aurkeztuko den artxiboa digitala izango da. Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan, nahi bezala, aurkeztuko dira.
  • Argazkiak korreo arruntaren bidez (argazkiak usb batean gordez) edota korreo elektronikoz bidaliko dira honako helbidera:
  • posta bidez (argazki lehiaketan parte hartzeko dela adieraziz),
Donostiako Emakumeen Etxea
Okendo kalea 9
20004 Donostia
  • eta posta elektronikoz,
emakumeenetxea@gmail.com
  • Posta elektronikoz bidaliz gero, argazki bakoitzeko mezu bat bidaliko da. Eta mezuarekin batera argazkia eta parte hartzailearen datuak bilduko dituen word dokumentu bat atxikituta.
  • Word dokumentuan: Izen-Abizenak, Partehartzailearen herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elktronikoa, argazkiaren izenburua, argazkia non egin den eta ikusten denaren deskribapen motz bat, erabilitako teknika zein den eta aurkeztutako lana bilduma den edo ez adierazi beharko dira.
  • Argazki bakoitza bere izenburuarekin aurkeztu beharko da.
  • Bidalketa formatua .jpg izango da. 240ppp-ko erresoluzioan eta 30x40 tamainan inprimatzeko prestatuta bidaliko da.


4. LANAK
  • Parte hartzaile bakoitzak gehienera 3 argazki aurkeztuko ditu.
  • Argazki guztiek hartuko dute parte argazki onenaren sarian.
  • Argazkiak banako moduan (elkarren artean eralaziorik gabe) edota bilduma bezala aurkeztu ahal dira.
  • Bilduma bezala aurkeztuko badira beraien artean erlazioa duten 3 argazki aurkeztuko dira, eta atxikitutako word dokumentuan bilduma dela adieraziko da.
  • Ezingo dira beste lehiaketa batean saritutako lanak aurkeztu.
  • Lanetan ezingo da egilea nor den adierazten duen daturik azaldu.


5. AURKEZPENA
  • Lanak 2012ko urriaren 15etik 2012ko abenduaren 14ra bidali ahalko dira, data biak barne.
  • Posta arruntaren bidez bidalitako lanei dagokienean, zigilu-markaren data hartuko da aurkezpen data bezala.




6. SARIAK
500€-tako sari bakarra egongo da, eta argazki solte edo bilduma onena bakarrik sarituko da.


7. EPAIMAHAIA
  • Epaimahaia Emakumeen Etxea Elkarteko Koordinazio Taldeak osatuko du.
  • Epaimahaiaren erabakia ezin da eztabaidatu edo ezin zaio horri gaitziritzi.
  • Irabazleei telefonoz emango zaie erabakiaren berri.


8. ERAKUSKETA
  • Argazki irabazleaz gain, bidalitako lanen artean epaimahaiak egindako aukeraketa bat erakusgai jarriko da emakumeen etxean bertan.
  • Erakusketa abenduaren 26an arratsaldeko 17:00etan inauguratuko da. Egun horretan emango da jakitera lehiaketaren irabazlea nor den eta sari banaketa burutuko da.


9. OHARRAK
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea dakar. Hemen agertzen ez den edozein gorabehera sortuz gero, antolatzaileek erabakiko dute zer egin horren inguruan.

  • Saritzen diren lan denak, antolatzaileen esku geratuko dira komertzial izaera gabe erakutsi edo argitaratzeko, beti ere egilearen izena aipatuz.

  • Parte hartzaileak, aurkeztutako argazkien irudi eskubide eta Propietate intelektualari buruzko legezko xedapenak betetzearen ardura bere gain hartzen dituzte, argazki hauen zabaltzea eta/edo erreprodukzioa, lehiaketa honen esparru eta oinarrien eremuan, zeharkako inori ez diola ez minik ematen ez eta kalterik egiten ere, gai honen inguruan sor daitezken ardura guztiak bere gain hartuaz.

  • Antolatzaileek, ez dituzte euren gain hartuko, euren borondatearen kontra gerta litezkeen argazki galtze edo hondatzerik, hauen erabilpenean ahal den kontu handiena jarriko delarik.

  • Antolakuntzak jakinarazten du guztira 20 argazki baino gutxiago jasoz gero lehiaketa bertan behera geratuko dela.





Edozein zalantza edo kontsultarako:
emakumeenetxea@gmail.com
943483470

No hay comentarios:

Publicar un comentario